Euskadi, bere txikian, era askotako ezusteko handiak eskaintzen dizkizun lurra da, gai orokorrak jorratzen dituen argitalpen honetan ikusiko duzun bezala. Gainera, ezagutu itzazu «Euskadi dastatzeko ezinbesteko 10 gauza»
Txango erakargarriak Euskadiko hiru hiriburuetara: Bilbo hiri moderno eta abangoardiakora; argiz eta glamourrez betetako Donostiara, eta berdea nagusi den Gasteizera. Honako liburuxka esperientzia ahaztezinez gozatzeko gonbidapena duzu: gastronomikoak, kulturalak, aisialdikoak eta erosketei lotutakoak
Argitalpen honetan, Euskadiko itsasertza ezagutzeko eta bertako uretan dabiltzan arrain eta itsaski gozoak ahora eramateko proposamena egiten dizu. Gainera, arrantzale herriak, paisaia naturalak eta euskal kostaldean egin ditzakezun jarduerak ezagutzea ere proposatzen dizu. Horrez gain, esperientziak, ideia distiratsuak eta galdu ezineko proposamenak dakartza
Zalantzarik gabe, bertako sukaldaritzaren bikaintasuna eta jatetxeen kalitatea dira Euskal Herriaren ezaugarri. Jatetxe sofistikatuenak eta mahairik xumeenak aurki daitezke. Prestatzen erraza den euskal sukaldaritza tradizionalaren arrakastak lehengaien kalitatea du oinarri (arraina, haragia, gaztak, etab.). Aldi berean, abangoardia da nagusi euskal sukaldaritza berrian, osagai, usain, eraketa eta nahasketa berriak erabiltzen baititu. Plater horiek guztiak Arabako Errioxako ardoaz, sagardoaz edo txakolinaz lagunduta edaten dira, Euskadiko berezko hiru ardoak dira eta.
Euskadiko lurraldearen % 25 babestutako natur eremua da. Biosferaren erreserba bat, bederatzi natur parke, euskal kostaldeko geoparkea, hirurehun hegazti espezie baino gehiago, surfean egiteko olatu apartak eta bizikletaz edo oinez egiteko ibilbide ugari; hori guztiari buruzko informazioa aurkituko duzu argitalpen honetan.
Iparraldeko Bideetan erromes ibilia egin nahi dutenentzat beharrezko informazio praktikoa eskaintzen dugu argitalpen honetan:turistikoa, kulturala, ostatuei buruzkoa, mapen ingurukoa, etab.
Irundik Santiagora, Kostaldeko Bidetik, Barnealdeko Bidetik (San Adriango Tunela) edo Jatorrizko Bidetik. Dantxarineatik Santiagora, Baztango Bidetik, eta San Vicente de la Barqueratik Liebanako Bidea hartuta.
Maparen aurrealdean, euskal azpiegituraz gain, Euskadira datozen turistentzako errekurtso eta toki interesgarrienenen zerrenda jasotzen da. Atzealdean, berriz, Euskadiko ikuspegi orokorra izateko proposamenak aurkituko dituzu: hiriburuak, euskal kostaldea, Arabako Errioxa, “Berdea” eta 7 egunetan egiteko ibilbidea.
Turismo Gida Profesional berri honek Euskadin dauden aukera guztiak sektoreko profesionalen eta euskal jarduera turistikoan interesatuta dauden guztien eskura jartzen ditu.
Euskadi aparteko helmuga da begiratzeko, entzuteko, ukitzeko, partekatzeko, gozatzeko... azken batean, bihotza zabaldu eta zentzumen guztiak erabiltzeko. Gida honek Euskadi gozatzera bultzatzen du.
Euskadik hotel-establezimendu asko dauzka zein baino zein moderno eta dotoreagoak, baina, horiez gainera, eskaitzen ditu beste hainbat establezimendu txiki xarmangarri askoak ere. Gida honek establezimendu guzti hauek hartzen ditu aintzat: bost, lau, hiru eta bi izarreko eta izar bateko hotelak, hotel-apartamentuak, izar biko pentsioak eta apartamentuak.
Euskadik eskaintzen ditu hainbat establezimendu txiki xarmangarriak, kanpin edo landa-etxe eta horrelakoak, erosotasun guztiekin eta giro goxokoak denak, oso modu onean. Hain zuzen ere, landa-giroko ostatuak, gero eta estima handiagoa duten alternatiba bihurtu dira naturatik eta euskal ohituretatik gertuago egon nahi duen eta tratu goxo eta familiarrago bat bilatzen duen turistarentzat.