Euskadiko Top esperientziak
Ez galtzeko arrazoiak
-
Egun batez chef bilakatzea.
-
Euskal gastronomiako profesionalen aholkuak jasotzea.
-
Euskal sukaldaritza jatorrena ahogozatzea.
Ondorengo honekin du zerikusia:
- Programa
- Informazioa eta erreserbak
Hizkuntzak:
Gaztelania, euskara, ingelesa eta frantsesa.
Noiz joan:
Asteazkenero, 11:00etatik 17:00etara (aurrez eskatuta)
Gutxieneko taldea:
6 pertsona (20 gehienera).
ZENTZUMENENTZAKO OPARIA
Munduko sukaldaritza onenetako baten sekretuak ezagutuko dituzu. Giro alai eta jostagarrian, sukaldaritza onak eskatzen duen grina eta maitasuna hauteman ahal izango duzu, herriko chef onenetako batzuen eskutik, euskal plater goraipatuenetako batzuk nola prestatu irakatsiko baitizute. Gero, zeuk etxean prestatu eta sorpresa zaporetsua eskaini ahal izango diezu zure lagunei.
Gogoan hartzeko gauzak
-
Baserritarrekin hitz egitea Ordiziako azokan, produktuak aukeratzen dituzun bitartean.
-
Elkarte gastronomiko batean sartu eta jakiak prestatzea.
-
Chef batekin sukaldaritza ikastea.
Non
Hauta itzazu behar dituzun osagaiak, herriko chef bat lagun duzula; Ordiziako azoka ospetsuan produktu aukera zabala aurkituko duzu. Ez da alferrik Gipuzkoako antzinakoena, asteazkenero egin izan baita, etenik gabe, 1512tik hona.
Dasta paregabea eta freskotasuna bermatuak dituzten denboraldiko produktu hauek gure nortasunari lotutako fruitu estimatuak dira: gure tradizioarekin, ingurumenarekin eta izadiaren zikloarekin lotzen gaituzten sustraiak. Gure lurraren emaitzak, gure baserrietan ekoiztuak eta onenean daudenean baratzetik bilduak, ekoizleen beraien eskuetatik jasoko ditugunak.
Gehiago irakurri
Gutxiago irakurri
Noiz den hobe
Urte osoan