Top esperientziak Euskadin
Upategiak eta tradizioa Arabako Errioxan
Ez galtzeko arrazoiak
- Bisitak upategi ikusgarrietara, horietako zenbait mundu osoan ezagunak diren arkitektoek diseinatuak (Frank O. Gehry, Santiago Calatrava…).
- Ardoaren paisaiak: zinez liluragarriak.
- Erdi Aroko herriak.
- Programa
- Informazioa eta erreserbak
Hizkuntzak:
Upategiaren arabera.
Noiz joan:
Upategiaren eta jatetxearen arabera.
Gutxieneko taldea:
Upategiaren arabera.
Kokapena
Ardoaren kultura, upategiz upategi
Erdi Aroko herriek mahastien itsaso amaigabean uharte diruditen lekuan; ardoa eta kultura elkarren sinonimo diren lurraldean... Hantxe baizik ez dituzu dastatuko ahosabaia liluratuko dizkizuten ardoak. Ba al dakizu zein den leku hori? Arabako Errioxa zain daukazu. Upategi bakoitzean, ardogintzaren sekretuak erakutsiko dizkizute ardogileek. Hementxe jaiotzen eta hazten delako ardoa. Eta inon baino zapore hobea duelako hemen.
Gogoan hartzeko gauzak
- Jatorrizko Deitura Kalifikatua duten ardoek beraien lurraldean bertan eragiten duten zirrara.
- Ardoaren paisaiak eta Erdi Aroko herriak.
- Eskualdeko menu tradizionalaren edo abangoardistaren ahogozoak upategi edo jatetxe batean.
- Upategietan nahiz jatetxeetan, aldez aurretik erreserbatzea komeni da.
Non
Gustatuko al litzaizuke egiazko ardogile batek Arabako Errioxako ardoak nola egiten diren erakustea? Etorri gure upategiak ikusi eta ezagutzera! Lurralde honetan, herritar guztiok lotura estua daukagu ardogintzarekin.
Ardoaren Zentro Tematikoan hasiko dugu ibilbidea. Han, hiru dimentsiotako film labur ikusgarri baten bitartez, pixka bat hobeto ezagutuko duzu Arabako Errioxa, bai eta ardoaren historia eta ardoa egiteko moduak ere. Aukera ezazu Arabako Errioxako upategi bat, nahi duzuna, eta mahastietako fruitua ardo nola bihurtzen den erakutsiko dizugu; sortu den lurra biziki maite duen ardoa, hain zuzen ere. Mahastien artean ibiliz edo gure
Gehiago irakurri
Gutxiago irakurri
Noiz den hobe
Urte osoan.
Zerikusia duten esperientziak eta programak