Top esperientziak Euskadin
Ez galtzeko arrazoiak
- Txindokira igotzea, euskal Cervinora, Aralar mendikateko puntu enblematikoenera.
- Euskal lurralde guztiak mendean dituzula sentituko duzu Aizkorriko tontorreko ermitan.
- Programa
- Informazioa eta erreserbak
Hizkuntzak:
Gaztelania, euskara, ingelesa eta frantsesa.
Gutxieneko taldea:
Ez dago.
Kokapena
Jaso zure izpiritua
Ausartzen zara Edurne Pasaban eta beste mito batzuen hastapena izan ziren mendiekin? Txindoki eta Aizkorri mendiak esperientzia paregabea dira eta aire garbiaz, natura birjinaz eta abegikortasun atseginaz gozatzeko aukera ematen dute. Aldaparik gogorrenei aurre egitera nahiz paisaiaren bakeaz gozatzera etorri, Euskadiko mendiek zerura hurbilduko zaituzte eta.
Gogoan hartzeko gauzak
- Begietsi Gipuzkoako ortzi-muga Euskadiko zerutik.
- Bizi itzazu inoiz ezagutu gabeko sentsazioak Aralarko parke naturalean lo eginez.
Non
Igo zaitez Euskadiko gailur enblematikoenetako batera, Txindokira (Cervino txikia ere deitzen diote). Mundu guztiko mendizaleak erakartzen ditu mendi honen hegi zorrotzak. Jarrai ezazu “Txindoki: kilometro bertikala” markatzen duen mendi bidea, oinez oso ongi egin daiteke.
Bada mendi honekin liluratua gelditu den mendizalerik eta 24 ordutan hamar aldiz baino gehiagotan igo duenik. Patxi Caminosen marka hautsi nahi duenak 13 aldiz igo beharko du gailurrera 24 orduren barruan, ausartzen zara? Zeure kontura edo gidari baten laguntzarekin, ez ezazu galdu Euskadiko zerutik Gipuzkoako ortzi-muga begiesteko aukera.
Haurrekin baldin bazo
Gehiago irakurri
Gutxiago irakurri
Noiz den hobe
Urte osoan.