Ibilbide gozoa, Gasteizen
Ez galtzeko arrazoiak
- Egun batez chef bilakatzea.
- Euskal gastronomiako profesionalen aholkuak jasotzea.
- Euskal sukaldaritza jatorrena ahogozatzea.
- Programa
- Informazioa eta erreserbak
Gutxieneko taldea:
4 lagunekoa (gutxiago izanez gero, kontsultatu).
Erreserbak:
- Ibilbide gozoa, Gasteizen esperientzia erreserbatzeko: 945 161 598 / turismo@vitoria-gasteiz.org
Informazioa:
Kokapena
Barruan duzun chefa
Munduko sukaldaritza onenetako baten sekretuak ezagutuko dituzu. Giro alai eta jostagarrian, sukaldaritza onak eskatzen duen grina eta maitasuna hauteman ahal izango duzu, herriko chef onenetako batzuen eskutik, euskal plater goraipatuenetako batzuk nola prestatu irakatsiko baitizute. Gero, zeuk etxean prestatu eta sorpresa zaporetsua eskaini ahal izango diezu zure lagunei.
Gogoan hartzeko gauzak
- Hainbat mendez ospetsuak izan diren gozotegietan ohiko gozoki goxo-goxoak dastatzea; ezagut ezazu haien denda-ostea eta hitz egin ezazu gozogile maisuekin.
- Utz iezaiozu gure gidari dibertigarriari ezustekoa ematen...
- Gozoki propioak egin eta dasta itzazu; horrela, zapore hobea izango dute.
Non
Gozogintza beti izan da Gasteizko nortasun ikurretako bat, eta zuk gozozaleentzako ibilbide honetan tradizio horretan parte hartzea nahi dugu. Sar zaitez benetako gozogileen denda-ostean, gozogile maisuak ezagutzeko eta bertako gozoki goxo-goxoak jateko. Bisitatzen bagaituzu bakarrik ezagutuko dituzun ezusteko batzuk zain daukazu...
Gasteizko ibilbide gozoa turismo bulegoan hasiko da, gure gidariekin topo egiteko tokian, eta haiek hirian ibilbide dibertigarri bat egitera lagunduko zaituzte. Ibilbide horrek, zalantzarik gabe, Gasteizko historia ezagutzeko aukera emango dizu, gozotasun ukitu batekin eta ikuspuntu ezberdin batetik.
Gehiago irakurri
Gutxiago irakurri
Noiz den hobe
Urte osoan.
Zerikusia duten esperientziak eta programak