Top esperientziak Euskadin
Ez galtzeko arrazoiak
- Munduko jatetxe onenetakoren batean jatea.
- Nazioarteko ospea duten chefak aurrez aurre ezagutzea.
- Maisu handien trikimailuak ikastea.
- Programa
- Informazioa eta erreserbak
Hizkuntzak:
Gaztelania eta ingelesa. Beste hizkuntzaren bat nahi izanez gero, eskatu egin behar da.
Noiz joan:
Eskaera egin behar da. Beharrezkoa da aurrez erreserba egitea.
Gutxieneko taldea:
10 lagun, talde txikiagoa denean, kontsultatu.
Kokapena
Gastronomia arte bihurtzen denean
Euskal sukaldaritzako magoen laborategira sartzeko gonbitea egiten dizugu. Pedro Subijana edo Daniel Garcíaren eskutik, Michelin izardunen sukaldera sartu ahal izango zara. Munduko onenen artean zergatik ote dauden ikusiko duzu eta merkatuko produktuak aukeratu ahal izango ditugu. Gero, maisuen sorkuntzez gozatu ahal izango duzu.
Gogoan hartzeko gauzak
- Michelin izarrak dituen jatetxe bateko sukaldean sartzea.
- Ospe handiko chef batekin iritziak trukatzea.
- Donostiako alderdi gastronomiko guztiak ezagutzea: azoka, ziri-mokaduak eta goi sukaldaritza.
- Ezinbestekoa da aurrez erreserba egitea.
Non
Esperientzia honetan, Bretxako azokara hurbiltzeko gonbita egin nahi dizugu. Hala, osagai naturaletatik abiatuta, benetako arte lanak nola egiten dituzten ikusi ahal izango duzu, Michelin izarrak dituzten jatetxeetan. Chef batek lagunduko dizu azokara, gero dastatuko dituzun produktuak aukeratzen lagun diezazun.
Azokara bisita egin ondoren, Donostiako Parte Zaharrean ostera bat egitea proposatzen dizugu: gidari profesional bat lagun duzula, ziri-mokadu zoragarriak dastatzeko aukera izango duzu.
Ordua iristean, Akelarre jatetxera joango gara, lehengaiak sukaldaritzan duen garrantziari buruzko ikasgai batean parte hartzera. Sukaldar
Gehiago irakurri
Gutxiago irakurri
Noiz den hobe
Urte osoan.
Zerikusia duten esperientziak eta programak