Top esperientziak Euskadin
Ez galtzeko arrazoiak
- Bilboko hiribilduan, paseo zoragarriak ezagutzeaz gainera, zuretzako eginak diruditen txokoak aurkituko dituzu.
- Pintxo ikusgarriak, plazer paregabea bai bistarako eta bai ahorako.
- Funikularreko igoera eta Artxanda menditik dauden ikuspegiak.
- Programa
- Informazioa eta erreserbak
Hizkuntzak:
Walking Tourrak gaztelaniaz eta ingelesez egiten dira (aurrez hitzartuta, beste hizkuntza batzuetan egin liteke).
Noiz joan:
Urte guztiko asteburu eta zubietan daude Walking Tourrak.
Gutxieneko taldea:
Ez dago.
Kokapena
Alde Zaharrean ibili eta Artxandara igo
Bilborik zaporetsuena: baxoerdien kulturaz ari gara, bilbotar sentiaraziko zaitu. Alde Zaharrean hara-hona zabiltzala, bertako ehunka urtetako kulturaren taupadak nabarituko dituzu, eta Bilboko gau zirraragarria bizitzeko aukera izango duzu. Itsasadarraren ertzetik paseo erromantiko bat egin ondoren, Artxanda mendiak bere gailurrera dei egiten dizu. Eta Bilbo zeure oinetan ikustean, ohartuzko zara leku horretakoa bilakatu zarela jada.
Gogoan hartzeko gauzak
- Alde Zaharra eta Zazpi Kaleak.
- Tabernetako pintxoen kolore eta zaporeak.
- Paseo erromantiko bat eta bista ikusgarriak.
Non
Bilbotar bat gehiago izango gara Bilboko hiribilduaren bihotzean, Alde Zaharrean, non ikusmenaren, usaimenaren eta dastamenaren bitartez ezagutuko baitugu hiri honen jatorria.
Bilbotarrekin bat egingo dugu baxoerdien kulturan –badakizu, baxoerdiak eta pintxo zaporetsuak hartuz tabernaz taberna ibiltzea–, labirinto itxurako kale-sare horretako giro biziaz blaitzen garen bitartean.
Ezin dituzu galdu San Nikolasen –marinelen zaindaria– eliza, Plaza Barria, non igandetan azoka txikia egiten baita, Euskal Museoa, San Anton eliza, Joan Santuen eliza, Erriberako Merkatua, Europako merkatu estali handiena, hiriaren zaindari den Santiago
Gehiago irakurri
Gutxiago irakurri
Noiz den hobe
Urte osoan.
Zerikusia duten esperientziak eta programak