Top esperientziak Euskadin
Nerbioi ibaiaren sorburua zerutik
Ez galtzeko arrazoiak
- Hegan egin euskal kostaldearen gainetik, hegazkin txiki batean.
- Miretsi Gasteizko alde zaharra globo batetik.
- Egin ezazu hegan hegaztiekin batera, Nerbioiren sorburu ikusgarriaren gainetik: 200 metro baino gehiagoko jauzi bertikala.
- Programa
- Informazioa eta erreserbak
Hizkuntzak:
Globoa: Gaztelania, euskara, ingelesa eta frantsesa.
Parapentea: Gaztelania.
Noiz joan:
Globoa: Urte guztian, eguraldia egokia bada.
Parapentea: Martxoa-iraila.
Gutxieneko taldea:
Globoa: 4 pertsona, gehienera 10-16 (globoaren arabera).
Parapentea: Ez dago.
Kokapena
Euskal paisaien xarma
Euskadin mendiak Kantauri itsas bortitzean amaitzen dira eta, arrantza herri bitxiak eta grabitatearen legea kolokan jartzen duten txakolin mahastiak ezkutatzen dituzten itsaslabarrak eratzen dituzte. Mendi tontor malkartsuek eta haran berdeak Arabako zereal soro eta mahasti itsasoekin bat egiten dute. Euskadi paisaia ikusgarriz eta kontraste liluragarriz dago betea. Hura beste begi batzuekin mirestera gonbidatzen zaitugu, txorien begiekin hain zuzen.
Gogoan hartzeko gauzak
- Globoan bidaiatzearen edo parapentean hegaldatzearen abentura paregabea.
- Izadi aratza eta paisaia ahaztezinak.
- Balio ornitologiko handiko hegaztiak beren habitat naturalean ikusteko aukera.
Non
Balkoi handi batera igotzeko proposamena egin nahi dizugu, Aiarako harana airetik ikusi eta Gorobel mendilerroaren handitasuna mirets dezazun. Igo zaitez globo batera eta liluratuta geratuko zara airetik duzun ikuskizunarekin: Nerbioiko ur-jauzia, Txarlazoko monumentua, Fraide haitza edota haranera irekitzen den harkaitzezko balkoi erraldoia. Zirrara gogorren zalea baldin bazara, hegalda zaitez parapentean eta ikus itzazu hurbiletik Gorobel mendilerroko horma zutak: ziztu bizian gozatzeko abentura.
Nerbioiko ur-jauzia Euskadiko ikuskizun natural harrigarrienetakoa da. 200 m inguruko ur-jauzi honek elur garaian du distira handiena, goitik be
Gehiago irakurri
Gutxiago irakurri
Noiz den hobe
Udaberria, uda, udazkena.
Zerikusia duten esperientziak eta programak