Metro Bilbao, geltoki bat
Non dago?
Egin klik mapan handiago ikusteko
Bilboko metroa 1995.ean hasi zen martxan linea bakarrarekin, Plentziarako trenbidearen gainean eraikita. Egun, Etxebarriko geltokian hasten da ibilbidea eta Ibaizabal azpitik bi aldiz igarota zeharkatzen du Bilbo San Inaziora heldu arte. Bertan, bitan banatu eta 1. linea azalera ateratzen da, industriguneen artean Getxoraino iristeko. Getxon itsasoarekin paralelo doa eta nekazaritza ingurua nagusitzen doa Plentzian, ibaia ondoan amaitzeko. 2. linea, berriz, San Inaziotik Portugaleteraino doa, Ibaizabalen ezkerraldetik. Laster Santurtzira iritsiko da.
Metroa garraio publikoaren ardatza da, Bilbo Handian zerbitzua ematen duten garraiobide publiko gehienak lotzen baititu. Sir Norman Fosterren taldeak egindako geltokien diseinua eta arkitektura ere azpimarratzeko modukoak dira, eta aipamen berezia merezi dute "fosterito" izenez ezagutzen diren sarbideak, hiriko arkitekturan eragin nabarmena baitute.
Helmugak: Barakaldo, Sestao, Portugalete, Etxebarri, Bilbao, Erandio, Leioa, Getxo, Berango, Sopelana, Urduliz, Plentzia.
Txartel motak: Joanaldia, Joan-etorria, Creditrans, Super 50, Hilekoa, Bonoplusa, Gazte Txartela, eguneko bidaitxartela, Familia ugariak, Talde txartela, Renferekin baterako bidaitxartela, Euskotrenekin baterako bidaitxartela.